2016-2017 ikasturterako antolatu diren eskola-orduz kanpoko jardueren zerrenda eta horiei buruzko informazioa bidaltzen dizuegu.
ADI EGON! Bidalitako ordutegietan akats bat zegoen. Gitarrako bi talde izango dira ASTEAZKENETAN (12:30-13:30 | 13:30-14:30). Barkatu eragozpenak.
ADI EGON! Ekintzaren baten apuntatu nahi izanez gero, eman inskripzio orria tutoreari Irailaren 16a baino lehen.
OHARRAK:
- Jarduera guztien hasiera urriaren lehenengo astean izango da eta bukaera maiatzean, txalaparta, gitarra eta marrazketa izan ezik, ekainean amaitzen baidira.
- Zehazteko dauden ordutegiak irailean zehar baieztatuko dira.
- Ikasturtean zehar ematen diren bajak taldearen ibilerarako kaltegarriak direla kontuan izanda, baja eman nahi duenak hiruhileko bakoitza hasi baino 15 egun lehenago aballarrigurasoenelkartea@gmail.com helbidera bidalitako posta elektroniko baten bidez jakinarazi beharko du, edo gurasoen elkartearen bulegoan.
- Kuota hiruhilabeteko da.
- Obrak direla eta, antzerki urtarrilatik aurrera hasiko da.
Jarduera | Irakaslea | Adina | Ordutegia |
---|---|---|---|
Judoa | Jone irastorza | 4 urtetik aurrera | LH3,LH4,LH5,LH6 Astelehena-Asteartea 12:30 - 13:30 LH1,LH2 Astelehena 13:30 - 14:30 Ostirala 12:30 - 13:30 HH4,HH5 Asteartea-Ostirala 13:30 - 14:30 |
Xake | Arkaitz Arrieta | LH1 mailatik aurrera | Osteguna 12:30 - 13:30 |
Txalaparta | Amaia Corral | LH1 mailatik aurrera | Asteartea 17:00 Osteguna 12:30 |
Gitarra | Xabi San Sebastian | LH3 mailatik aurrera | Asteazkena 12:30 - 13:30 | 13:30 - 14:30 |
Bertso eskola | Erabakitzeko | LH5 mailatik aurrera | Astelehena 13:30 - 14:30 |
Marrazketa | Arantza Iturbe | LH1 mailatik aurrera | Astearte-Osteguna 13:30 - 14:30 |
Antzerki | Jose Mari Berasategi | LH1 mailatik aurrera | Eguerdian astean behin Urtarriletik aurrera. |